Kantuz ari nintzen gau batez, nere etxerako bidean
Argi xurpail batek gidatuz, ilhargia irribarrean
Ta han entzun nuen dei bat, urrunean
Kantua bera, niri mintzo, galdaturik bat batean:
« Zer ote duk kanta hori, ez da inon ezagutua »
Ihardetsi nion berehala nik nuela asmatua
« Sobera ederra duk hori, amodio ta baketsua.
Nonbaiten behar duk idatzi, izan dadin hedatua »
Orduan ihi bat harturik, idatzi nuen urean
Errekaren marmar goxoak eraman bere barnean.
Itsasoak ere hedatuz, hemen eta bestaldean
Mundu osoak kanta dezan, amodio eta bakea