Udazkena bukatzen, ostoak dira airatzen
Neguko elurra orotan, gorputza dauku hozten
Bidean banoa, bakar bakarrik
Etxe ta lagunak utziz urrun
Banoa bidean, nahiko tristerik
Ez naute onartu nahi nehun
Goseak larridura ardura du ekartzen
Atsedenik ezin aurki, odaiertza da urruntzen
Bidean banoa, ez hain bakarrik
Lagun bat kausitu ta egin bazkari
Banoa bidean ez hain tristerik
Zeruak du nitaz erruki