Gorka Gaztanbideren ibilbidea luze eta oparoa izan arren, beti egon izan da pittin bat ezkutuan. Bere aztarna bilatzea ez da erraza, hainbat grabaketatan
sakabanatuta baitago. Kontzertu eta grabaketa horietan ikasi eta landutako ñabardura ederrenak gordetzen aritu izan balitz bezala, haietaz baliatuz bere abestiak osatzen eta moldatzen eta entseatzen aritu da, mimoz, poliki, emeki, goxo eta arreta osoz.