Jon Mantzisidor zumaiarrak eta Myriam Petralanda dimarrak osatzen dute Gora Japon, Bilbon finkaturiko taldea. Gitarra, perkusioa eta ahotsa dira taldearen oinarrizko tresnak, baina denborarekin teklatuak eta haize instrumentuak ere erabiltzen hasi da, eta pop kutsuko kantuak egitetik gero eta gehiago inprobisazioan oinarritzera jo du bikoteak. Horren erakusle da Gora Japonen bigarren diskoa, 2006tik 2011ra bitartean egindako grabazioen “argazki bilduma”.