2021.07.23
Gontzal Mendibil

Gontzal Mendibil

1974an, 18 urte zituela, oholtzara atera zen lehenbiziko aldiz Gontzal Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1956). Gitarra, txistua eta soinua jotzen zituen ordurako, eta elizako koruan abesten zuen. Kantari moduan bere ibilbideko lehen urratsak Xabier Castillo Miota Xeberri durangarrarekin egin zituen, eta batik bat abertzaletasunari kantatzen zioten, eta herri mugimenduari; izan ere, euskal kantagintza berriarekin identifikatzen zuten beren burua.

EPSON scanner Image

Gontzal Mendibil, 70eko hamarkadan.

Giro horretan, beren lehen diskoa argitaratu zuten 1976an,Zaurietatik dario (IZ) izenekoa. «Kapitalismoak dakarren / katai ta zapalketa / izan dadila guretzat / indar askatzailea» eta halako letrak zituen lehen disko hark. “Kapitalismoak” abestia Jesus Mari Markiegik idatzia bazen ere, kantu gehienak Bittor Kapanagarenak ziren. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, Jose Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.

Bakarkako lehen diskoa 1978an argitaratu zuen Gontzal Mendibilek:Argitze garaian egunsentiari agur (IZ). Jon Lopategi, Bittor Kapanaga, Telesforo Monzon eta Bertolt Brechten hitzez gain, berak idatziriko lau bat abesti kantatzen zituen bakarkako diskoan Mendibilek. Musikari taldea ere lehen diskotik oso bestelakoa zen: Karlos Laporta Segarra, Begoña Agirre, Aingeru Bergizes eta Karmelo Sarrionandia izan zituen lagun.

EPSON scanner Image

Jose Maria Iparragirreren rola antzezten.

1983an argitaratu zuen bakarkako bigarren diskoa: Hasperen itun izenekoa (Elkar). Berriro, berak idatzitako abestiez gain, Jesus Etxezarraga eta Bittor Kapanagarenak daude, baina, batez ere,Mikel Zaratepoetaren hitzak musikatu zituen disko horretan; musika Mendibilek berak jarri zuen ia denetan. Eta interpreteak ere aldatu egiten dira, hurrengoetan lagun izango dituen zenbait musikarik parte hartu baitzuten diskoan: Karla Ardanza, Fran Rubio, Eduardo Basterra eta Pako Diaz (Akelarre), besteak beste.

“Merezi ote” kanta arrakastatsua zekarren Egunen batean diskoa (IZ) 1988an etorri zen, eta, handik bi urtera, Zu zeu (IZ) argitaratu zuen. Joseba Sarrionandia, JosAnton Artze, Xabier Amuriza eta Bitoriano Gandiagaren hitzak abestu zituen, baina baita Cesare Pavese eta Fernando Pessoarenak ere.

1990eko hamarkadatik aurrera, bestelako diskoekin plazaratu zen Gontzal Mendibil, tematikoak dei daitezkeenak, adibidez, Iparragirreren kantuekin monografiko bat egin zuen, Iparragirre hegalaria (Keinu, 1992), eta 1993an Olentzaro argitaratu zuen, Bitoriano Gandiagak idatzitako Eguberrietako kantuez osatua. Hamar urte geroago, Gandiagaren letrak abestu zituen berriro, Xabier Lete, Oskarbi, Gorka Knorr, Antton Valverde, Urko eta beste hainbatekin batera, Elorri loratua. Bitoriano Gandiaga disko bikoitzean (2003). Halaber, Gandiaga hil berria zelarik, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egin zitzaion omenaldiaren antolatzaileetako bat izan zen Mendibil.

PRESENTACION DEL CONCIERTO DE GONTZAL MENDIBIL CON EL ORFEON DONOSTIARRA

Gontzal Mendibil.

Azken disko horiek berak sorturiko Keinu zigiluarekin argitaratu zituen, eta baita 2001ean argitaraturiko Memorian diskoa ere. Iparragirreren omenezko diskoaren antzera, Memorian «dokumentu historikoa» dela esan izan du Mendibilek. Atzera begiratu, eta bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu zituen kantariak: “Merezi ote, Santutxuko aldapan, Bagare, Ama lurra” eta “Laster“, esate baterako. Baina disko horren berezitasun handi bat musikan dago; izan ere, disko sinfonikoa da. Bratislavako Orkestra Sinfonikoak -Juan Jose Oconek zuzendurik- eta Donostiako Orfeoiak -Jose Antonio Sainz Alfarok gidaturik- interpretatu zituzten Mendibilen abestiak, beste hainbat kolaboratzailerekin batera: Marife Nogales (ahotsa), Gerard Luc (akordeoia), Alberto Rodriguez (gitarra akustikoa), Iker Goenaga (trikitixa), Oreka TX (txalaparta), Iñigo Egia (perkusioa) eta Blas Fernandez (tinbalak).
2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuetan hildakoen oroimenez, Memorian diskotik zenbait kantu aukeratu eta gaztelaniaz grabatu zituen, Lágrimas al viento diskoan (Keinu) argitaratzeko. Urte berean, kantautore izaera berreskuratzeko asmoarekin, Zuri so (Keinu, 2004) kaleratu zuen, tartean hainbat poeta garaikideren letrak musikatuz, Jose Luis Padron, Igor Estankona eta Kirmen Uriberenak, esate baterako. Eta hurrengo urtean Zuri so: zuzeneandiskoa etorri zen (Keinu).
553

2005ean atzera begira jarri zen, 30 urteko ibilbideari errepasoa emateko: 30 urte (Keinu). Bere ibilbidea bilduko zuen disko hura hiru ataletan bereizi zuen. “Oroitzapenezkoak” izenekoan, “Kapitalismoak, Laster-laster, Bagare, Agur Euskalerriari, Memorian, Merezi ote“eta “Herria maitatzeko” kantuak bildu zituen; maitasunezko kantuen atalean, “Hator hator, Zu zeu ta ni, Sari bage, Ene maitea, Amorez eria” eta “Nigan zaitudanean” kantuak daude; hirugarren atalak ere “Oroitzapenezkoak” izena du, eta “Ez zara aske, Santutxuko aldapan, Oi Eguberri, Muxuz muxu” eta “Abandoko geltokian” kantuak jasotzen ditu, besteak beste.

Gontzal Mendibilek Aita Arruperi eskaini zion hurrengo lana: Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio (Keinu, 2007). Euskaraz, gaztelaniaz, japonieraz eta ingelesez abestua, Louis Armstrongen “What a wonderful world“abestia eta Haendel, Verdi eta Bachen konposizioak dakartza. 90 aktorek parte hartu zuten Bilboko Euskalduna jauregian taularatutako ikuskizunean. Bi diskok eta DVD batek jasotzen dute haren testigantza.

2846236

‘Gu gira’ kantaldian, Donostiako Kursaalen. (Imanol Otegi / Argazki Press)

Mendibilen azken diskoa Neure txiki polita da (Elkar, 2011), haurtzaroan Arratian eta inguruan entzundako “kantu eta kontuen” bilduma.

Nobela bat ere argitaratua du, Gorbeiako haizea (Keinu).

Testua: Ainara Gorostitzu

Atzera

Nire bihotzak zure begiak ditu

Atzera

Neure txiki polita

Atzera

Nire bihotzak zure begiak ditu (zuzenean)

Otxandioko errementariak

Otxandion dagoz errementariek
frakatxo zaharrak eta
begiek gorriek.
Irebazten dituez bai
hamaseiko gorriek
baiña daroatziez euren egarriek.
Alperrik egingo jok
ehun erreal gariek
ardaua erango jok
errementariek.
Olagizonak eta errementariek
begiek baltzak eta
agiñek zuriek.

Ameriketarra joan nintzan
zentimorik gabe
handik etorri nintzan, maitia
bost milloaren jabe,
txintxin, txintxin
diruaren hotsa,
harexek emoten daust, maitia
bihotzean poza.
Saltzen saltzen
txakur txiki baten karamelua
gusta muy bien
esaten dau konfiteruak.
Cuando vamos a Otxandiano
Santamañe egunian,
tomaremos txokolate
Vulcanoren aurrian.