PARTAIDEAK
2019 - Tori Produkzioak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2005 - Keinu
PARTAIDEAK
2004 - Keinu
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1995 - Keinu
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1992 - Keinu
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1988 - IZ
PARTAIDEAK
1983 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1976 - IZ
PARTAIDEAK
1974an, 18 urte zituela, oholtzara atera zen lehenbiziko aldiz Gontzal Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1956). Gitarra, txistua eta soinua jotzen zituen ordurako, eta elizako koruan abesten zuen. Kantari moduan bere ibilbideko lehen urratsak Xabier Castillo Miota Xeberri durangarrarekin egin zituen, eta batik bat abertzaletasunari kantatzen zioten, eta herri mugimenduari; izan ere, euskal kantagintza berriarekin identifikatzen zuten beren burua.
Giro horretan, beren lehen diskoa argitaratu zuten 1976an,Zaurietatik dario (IZ) izenekoa. «Kapitalismoak dakarren / katai ta zapalketa / izan dadila guretzat / indar askatzailea» eta halako letrak zituen lehen disko hark. “Kapitalismoak” abestia Jesus Mari Markiegik idatzia bazen ere, kantu gehienak Bittor Kapanagarenak ziren. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, Jose Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.
Bakarkako lehen diskoa 1978an argitaratu zuen Gontzal Mendibilek:Argitze garaian egunsentiari agur (IZ). Jon Lopategi, Bittor Kapanaga, Telesforo Monzon eta Bertolt Brechten hitzez gain, berak idatziriko lau bat abesti kantatzen zituen bakarkako diskoan Mendibilek. Musikari taldea ere lehen diskotik oso bestelakoa zen: Karlos Laporta Segarra, Begoña Agirre, Aingeru Bergizes eta Karmelo Sarrionandia izan zituen lagun.
1983an argitaratu zuen bakarkako bigarren diskoa: Hasperen itun izenekoa (Elkar). Berriro, berak idatzitako abestiez gain, Jesus Etxezarraga eta Bittor Kapanagarenak daude, baina, batez ere,Mikel Zaratepoetaren hitzak musikatu zituen disko horretan; musika Mendibilek berak jarri zuen ia denetan. Eta interpreteak ere aldatu egiten dira, hurrengoetan lagun izango dituen zenbait musikarik parte hartu baitzuten diskoan: Karla Ardanza, Fran Rubio, Eduardo Basterra eta Pako Diaz (Akelarre), besteak beste.
“Merezi ote” kanta arrakastatsua zekarren Egunen batean diskoa (IZ) 1988an etorri zen, eta, handik bi urtera, Zu zeu (IZ) argitaratu zuen. Joseba Sarrionandia, JosAnton Artze, Xabier Amuriza eta Bitoriano Gandiagaren hitzak abestu zituen, baina baita Cesare Pavese eta Fernando Pessoarenak ere.
1990eko hamarkadatik aurrera, bestelako diskoekin plazaratu zen Gontzal Mendibil, tematikoak dei daitezkeenak, adibidez, Iparragirreren kantuekin monografiko bat egin zuen, Iparragirre hegalaria (Keinu, 1992), eta 1993an Olentzaro argitaratu zuen, Bitoriano Gandiagak idatzitako Eguberrietako kantuez osatua. Hamar urte geroago, Gandiagaren letrak abestu zituen berriro, Xabier Lete, Oskarbi, Gorka Knorr, Antton Valverde, Urko eta beste hainbatekin batera, Elorri loratua. Bitoriano Gandiaga disko bikoitzean (2003). Halaber, Gandiaga hil berria zelarik, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egin zitzaion omenaldiaren antolatzaileetako bat izan zen Mendibil.
2005ean atzera begira jarri zen, 30 urteko ibilbideari errepasoa emateko: 30 urte (Keinu). Bere ibilbidea bilduko zuen disko hura hiru ataletan bereizi zuen. “Oroitzapenezkoak” izenekoan, “Kapitalismoak“, “Laster-laster“, “Bagare“, “Agur Euskalerriari“, “Memorian“, “Merezi ote“eta “Herria maitatzeko” kantuak bildu zituen; maitasunezko kantuen atalean, “Hator hator“, “Zu zeu ta ni“, “Sari bage“, “Ene maitea“, “Amorez eria” eta “Nigan zaitudanean” kantuak daude; hirugarren atalak ere “Oroitzapenezkoak” izena du, eta “Ez zara aske“, “Santutxuko aldapan“, “Oi Eguberri“, “Muxuz muxu” eta “Abandoko geltokian” kantuak jasotzen ditu, besteak beste.
Gontzal Mendibilek Aita Arruperi eskaini zion hurrengo lana: Arrupe, nire isiltasun hau-Arrupe, mi silencio (Keinu, 2007). Euskaraz, gaztelaniaz, japonieraz eta ingelesez abestua, Louis Armstrongen “What a wonderful world“abestia eta Haendel, Verdi eta Bachen konposizioak dakartza. 90 aktorek parte hartu zuten Bilboko Euskalduna jauregian taularatutako ikuskizunean. Bi diskok eta DVD batek jasotzen dute haren testigantza.
Mendibilen azken diskoa Neure txiki polita da (Elkar, 2011), haurtzaroan Arratian eta inguruan entzundako “kantu eta kontuen” bilduma.
Nobela bat ere argitaratua du, Gorbeiako haizea (Keinu).
Testua: Ainara Gorostitzu
2022
ABESTIAK:
Hazia zen hasieran
Ez ahaztu nor zaren
Espetxetuarena
Lurralde estuan
Cooperación / Competencia
Mundu berri bat
Adimena
Gu zurekin, zu gurekin
Ezina ekinaz, egina
Amaren sua
Auzolan
Zeu zara
Zu, nor zaitugu?
Konpromisoa
Ametsak eraikitzen
Mintza hadi
Zu hil zinen egunean
Itxaropenezko kantuan
Ni joango naiz
ABESTIAK:
Neugan bizi gabe biziz (Arimaren koplak)
Gau iluna (Arimaren kantua)
Eutsi gabe eta eutsita
Betiko iturria (Arimaren kantua)
Babiloniako ibai ertzean (Erromantzea)
Maitemina (Kantu espirituala)
Goza dezagun, maite (Kantu espirituala)
Edertasun denagatik
Non ezkutatu zera (Kantu espirituala)
Hasieran bazen hitza (Erromantzea)
Maitasun gar bizia (Arimaren kantua)
Oi ninfa judako
Zientzia gorena (Kopla)
2019
ABESTIAK:
Bizitzen ikastea
Biok
Agur, ama
Belearen balada beltza
Orain
Ama Gorbeia
Amaren sua
Esperantza bihotzarentzat
Eztia
Egidazu toki bat
Altxa zu! Altsasu!
2018
ABESTIAK:
Oi Eguberri
Gabon gau
Ole oles
Gau magikoan
Bidez bide
Izartegia gure zai
Dir dir dir (izarren konexioan)
Handia izanen naizenean
Maisua penetan
Txoritxu buztangorri
Olentzero ikusgai
Kai, Mai, Koa, gau magikoa
Kantari gabiltz
ABESTIAK:
Nire bihotzak zure begiak ditu
Badakizu zer den gure herria?
Herri bat gara
Edan itzazu egunak
Maite ninduzula...
Ez dakit dakizun baina...
Zutaz mintzatzen banaiz
Zeure ametsa
Begiratu niri
Handia izanen naizenean
Nola liteke!
ABESTIAK:
Orbelak airez aire
Frantzie kortekoa
Dimako idiari
Zubiteko kridia
Atxia mutxia
Lapur famatua
Agur Euskal Herria
Ipiñaburun
Gorbeiako haizea
ABESTIAK:
Quiero ser / Izan nahi nuke
Goizetik arratsera
Surely he hath borne our grief
Zuri so
Cinco rosas y un camino
Billoxik
Pasión según San Mateo
What a wonderful world
Down by the riverside
Maite
Japoniar musika
Tori yo Tori / Txoria txori
Dies irae
Gauak zaindutako arrosak
Panis Angelicus
Hallelujah
Tiempo loco / Aro eroa
Argi txikia
Ama Lurra / Madre Tierra
Mi silencio
Aita Gurea
Marcha San Ignacio
2005
ABESTIAK:
Gauak zaindutako arrosak
Benetan maite baduzu
Zu joatean
Izan nahi nuke
Argi txikia
Zuri so
Lágrimas al viento
Amesgaiztoa
Billoxik
Bizirik dirauten ametsak
Amorez eria
Gizon pribilegiatua
Merezi ote
Muxuz muxu
Bagare
2005
ABESTIAK:
Sari bage
Gauak zaindutako larrosak
Txiri txiri
Argiñe
Ene maitea
Beltzarana
Oi nere zoragarria
Nigan zaitudanean
Pozik bizi nazala
Lore loreño
Ortzean izar eder bat
Ez zara aske
Kilin kalan
Santutxuko aldapan
Aro eroa
Aleluia
Oi Eguberri
Gabon haurtxoa
Gabongo ilunabarra
Itsas ertzean
Beitu
Muxuz muxu
Argi txikia
Igela
Abandoko geltokian
Kapitalismoak
Laster laster
Bagare
Ez bedi galdu euskera
Agur Euskalerriari
Memorian
Lurraren kantua
Heriotz min
Merezi ote
Begira ondo begira
Gorbeiako haizea
Ama Lurra
Jaungoikoa eta arbola
Herria maitatzeko
Egunen batez
Hator hator
Zu zeu ta ni
2004
ABESTIAK:
Quiero ser
Cinco rosas
Lágrimas al viento
Tiempo loco
Merece la pena
La luz de tus ojos
Mira bien mira
Luna de fuego
Mi silencio
Ama Lurra (Madre Tierra)
2004
ABESTIAK:
Gauak zaindutako arrosak
Muxuz muxu
Zuri so
Gizon pribilegiatua
Amesgaiztoa
Argi txikia
Zu joatean
Billoxik
Bizirik dirauten ametsak
Benetan maite baduzu
Nigan zaitudanean
2001
ABESTIAK:
Nire isiltasun hau
Memorian
Merezi ote
Santutxuko aldapan
Heriotz min
Aro eroa
Sari bage
Bagare
Ama Lurra
Pozik bizi nazala diñotsut
Zu zeu ta ni
Izan nahi nuke
Laster
Begira ondo begira
Agur Larramendi
Ortzean izar eder bat
1993
ABESTIAK:
Eguzkiaren ama, gabon gau
Olentzaro
Ederra sua gabonez
Gabongo ilunabarra
Izarra galdu zaigu
Gabon haurtxoa
Entzun berri hau, anaiok
Gabonak datozela ta
Aleluia!
Hi, bertsolari
Gabon dut anuntzio
Oi Eguberri
Olentzaro 2
Hator, hator
ABESTIAK:
Gitarra zahartxo bat
Ez oraindikan ez!
Jaungoikoa eta arbola
Plaisir d'amour
Nere izarra
Ume eder bat
Trapu zaharrak
Bertsoak
Glu, glu, glu
Gernikako Arbola
Lurraren kantua
Zibilak esan naute
Amorez eria
Oi nere zoragarria
Agur Euskalerriari
Obabatxoa
Beltzarana
Urretxuko semeei
Agurra
Ara nun diran
Ez bedi galdu euskera
Azken izua
Requiem
Egunen batez
1990
ABESTIAK:
Beitu
Kilin kalan
Zu zeu ta ni
Hitzen memorian
Abandoko geltokian
Itsas ertzean
Izan zeu
Euri tantta bat
Bost minutuko bisita
1988
ABESTIAK:
Merezi ote?
Ene maitea
Igela
Begira ondo begira
Ez zara aske
Txiri txiri
Kiki kokoroka
Egunen batean
Alea jacta est
Heriotz min
1983
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Akelarreak Bizkaian
Ama lurra
Eta gogoa
Bake ahula
Gizona giltz
Herria maitatzeko
Egunsentiari
Sari gabe
Iraultzailea
1976
ABESTIAK: