Euskal Herria igandero "viendo el Conquis",
ta atzo juergan trago bat "con Goñi y sus compis".
Bitako bat: izan arraro bat edo izan zonbi,
piromano edo yonki, galindok daki ongi,
gizonki. Ponpisik ez deu jarriko inondik inora,
too much cani, too much choni, too much Rafa Mora.
lotsagabe gehiegi famaren eskalan gora,
Adimena albora, herriarentzat droga.
Ganorak egin du bere buruaz beste,
gazteria gabiltza pitbull-en kantak abesten,
herbestean. Salbuespenak salbuespen,
bada oraindik saldu ez den ametsik, gaztetxean.
Euskadi Gaztea, Los 40, MTV
pantailak zabalik eta begik ezin iriki.
Ezin esan ezertako eredu naizenik ni,
baino bete behar ez diren arauak badakizkit.
Bitartean gizartea iparra galtzen,
diru-jabe lotsagabek kultura saltzen.
Herri harresiak telebistan ez dira azaltzen,
baino mass mediak garraxiak ez ditu itzaltzen.
Urkullu ta konpainiak diruari men,
nik ez dakit pertsonak garenik ba ote dakiten.
Eusko aberatsen trena mendiak zeharkatzen
oi bai da problema eta ez atez ate, friend.
Herriaren ordezkaritzarik ez dago,
multinazionalak daude gu baino askoz lehenago.
Kontrol sozialaren karta berorrek dasta beza
egun, facebook-en bidez ematen dira mezak,
munduan pasatzen dana inork ikusi ez dezan.
Kartzela edo miseria, eskaintza ezin da ondu.
Gure partez zoriondu pantailadun polizi berriak.
Ongizate estatuen hilotzak atondu,
sistema ezin da konpondu: sistema da aberia.
Botereak ospa egin du parlamentutik,
aldaketa ez da etorriko boto sekretutik.
Bahituta dute herrien burujabetza,
merkatua librea dala dioten momentutik.
Kapitalak gertutik kontrolatzen du legedia,
barkatu ezin diren krimen ankerrentzat aterkia.
Palkotik beira ai dia kriminalak,
hastera doa legebiltzarraren antzerkia.
Drama edo komedia, ikuslearen arabera,
betiko arau bera: etxola edo jauregia.
Miami edo siberia, kaiola bete da,
esklabuak gosetera: good bye klase media.