2020.03.06
Glaukoma

Glaukoma

  • 2010
  • Tolosa, Donostia
  • Rapa, Reggaea
  • Webgunea

Atzera

Bira laburpena

Atzera

Jungle

Atzera

Gure kaiola

Atzera

90s Gure kaiola

Egilea: Markel Andia

Whisky vs. Fanta

Nire raparen eztandak, harrapa zaitzala etzanda
tripi bat janda, pattarra edanda eta…
Aspirina bat ez al zaizu falta?
Zure pandak daramatzan plantak dira tranpa
gure bandak beti kanta galantak
gu gara whisky, zu berriz fanta.

Aparta! Aparta da eta nire emaria
eztarrian beti errimen egarria,
zure belarrian azkenean saria: Juantxoren flow gozagarria.
Erritmoaren osagarria, osagaiak arima eta maría.
Musika aldarria, reggae da oinarria, gu miraria.

Galdetu al duzu zure etxean zer gertatzen da
Glaukomatarrak ikustean jo eta ke zuzenean?
Zu zure tokian eta gu gurean,
Non izango da ba? Otsabiko sukaldean.

Yehe yehe, hau da gure flowa.
Yehe yehe, glaukomatar showa.
Yehe yehe, entzun gure kanta.
Yehe, yehe, Whisky vs Fanta.

Ta inglesez, euskeraz edo erderaz erraz, beraz,
Gerrazale denak proba beza nire zerra, nire ezpata.
Erritmo bizkorren katarata, pirata da eta milaka errima
eta milaka firma abordatzen dituen fragata.
Suabe bada nata, gogor hator? Ni naiz enbata.
Ekaitza basamortuan, isiltasunean zarata.
Zenbat oferta eta zenbat demanda,
eta zenbat rapero txarren propaganda,
egunero da gure txanda, hau da raparen eztanda!

Yehe yehe, hau da gure flowa…
Yehe yehe, glaukomatar showa…