Inozoak gure zoria sortzen dugula uste dugunok,
oker gaude, ez gara ohartzen uhinak garela.
Zentzumenek mugatuak,
unibertsoa atalka hautematen,
ikusi ezin dugunagatik eztabaidatzen duten itsuak gara.
Polarizatuak, adimena edo gorputza,
solipsismoaren islada.
Gizaki baino izar gehiago dago,
nireganatu simulazioa.
Milaka milioi gorputzetan
zatitutako Kosmosaren
kontzientzia zatikiak gara,
betikotasunean berragertuz.
Denbora ilusio bat da,
zentzumenen muga hutsa,
denbora ez da lerro bat,
zu zeu zara lerroa.