Lehenengo araua zu zeu izan,
bigarrena denok hilko gara,
hirugarrena inor ez da irla bat,
laugarrena ez dago araurik.
Non lurrikara, hor tsunamia,
bilakaerak eratorria.
Lehoien artean lehoi bat izateko erakutsi zidaten
hasperen egin eta erre nituen! herensugea naiz!
Nire jokua nire arauak,
gu gara piztia.
Eta sortu baino lehen suntsitu genuen,
gure ezintasuna ispilatzea zen
Itxuen artean begibakarrak.
Tell me how would you be if you were not afraid.
Tell me how would you be if you had to create yourself.
Barkatu lortu nuen, ez nekien ezinezkoa zenik
Taiki Tupa Tuke
Sortzerakoan ideia baten birusa mundura askatzen dugu, eta ona bada, zure baitan lo zegoena esnatuko du.
Altxa!
Original jaio, original hil,
sormenaren apologia.
itsuak, itxurak, itsuak, itxurak,
gure argiak lastoa kiskaliko du!
Hogeita bost mila abesti bata bestearen berdina,
gidalerroen barruan, gozo bezain antzua.
Non daude bazterrak nahastu behar zituzten taldeak,
hemen Berri hasi zenetik hogei urte pasa badira.
Taiki tupa tuke.
Melodia.
Erritmoa.
Armonia.
Isilunea.
Original jaio zinen kopia gisa hiltzeko,
arimarik ez duen produktu distiratsua.