2019.09.16
Gabezia

Gabezia

  • 2012 - 2019
  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Metala
  • Webgunea

Atzera

Atabismoa

Atzera

Oraina

Atzera

Gure garaia

Betiko

Mila aldiz erori harri berberarekin,
Mila aldiz betiko bidetik.
Munduan somatzen nuen hutsunea,
barnean neukana bezain sakona zen.

Ez nekien haztea eta heldu izatea,
eskutik ez zetozela.
Inoiz jasandako goibeltasun batek
lurperatu ninduen baina hazi bat naiz.

Buru hotza bihotz beroa
eurian dantza egiten dutenak.

Hauxe da, idatzi nahi izan nuen abestia,
bihotza, buruaren aurretik jarri zuena.
Zirrara adierazten ez den bakoitzean
hil egiten da.

Tximistak, trumoiak, ekaitzak, suteak,
ez dira agertuko eskutitz honetan,
gorroto haziek ezin omen dute
gorrotoa ez den zerbait erein.

Babestu, maitatu, zure askatasuna,
moldeak suntsituz, berreraikitzeko.
Jainkoak, maisuak hiltzen dituena
Ikasle jakintsu bilakatuko da.

Inozoa! Ezingo duzu berreskuratu inoiz eduki behar ez zenuena,
Burukoia! inork ez zaitu osatuko zu zeu beterik egon arte.
Nazkatuta nago istorioak kontatzeaz, lehen aldiz istorio bat bizi nahi dut!
Kontuz zure ametsekin, esan zidaten, egi bihurtu daitezke eta, eta egia da!

Betiko