2019.09.16
Gabezia

Gabezia

  • 2012 - 2019
  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Metala
  • Webgunea

Atzera

Atabismoa

Atzera

Oraina

Atzera

Gure garaia

Shiganshina

Egun horretan jaso nuen
oroigarri ilun bat,
gure amesgaiztoak
atea jotzerakoan.

Harresiz inguratuak
bizitzera zigortuak,
nire bizilekua
amu erraldoi bat da.

Zein dira aita gauaren beldur diren munstro hauek?
malkoekin ezintasunaren sua itzali nuen.

Ikara.
Garrasiak.
Hilketa.

Amorrua.
Hondakinak.
Galera.

Ama!

Aberearen onarpenak
egi faltsu hau dakar.
Gizadiaren suntsipena,
izua zabaldu da

Bedeinkatua etsipena
ezeztatu zuena,
borrokatuz hiltzea
nire halabeharra.

Oraingoan harrapakina ehiztari bihurtu
Etsai erraldoiaren aurka hegalak ditut.

Den dena galdu nuenean,
nire argia berpiztu zen.
Nire anaiekin batera
geldiezinak gara.

Hormetik haratago
aurkitzen da erantzuna,
zuek harrapakinak
gu berriz ehiztariak.

Familia eta lagunak
ez nituen alferrik galdu,
hari gorri luze hau
ez duzu puskatuko.