2019.09.16
Gabezia

Gabezia

  • 2012 - 2019
  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Metala
  • Webgunea

Atzera

Atabismoa

Atzera

Oraina

Atzera

Gure garaia

Victor

Min hau berriz, dator, ezin dut jasan
nire buruan hasi eta hedatzen hasi da,
pozoina bezala, geldiezina jada
hau da hau ezinegona

Walden moduko etxola berri bat
eraikitzerakoan,
ihes egingo diot gizarte
honen dekadentziari

Gela batean sartu nazazu
argiak itzalita,
kanpoan itxaron hogei minutu
ez zaitez hor sartu

En tzu ten
Du zu na
En tzu ten
Du zu la

Eskaini zenidan laguntasunaren
kontratu puta hortan
ez ziren islatzen zureak ziren
kontraesan guztiak

Ez nauzue maite, ez zait inporta
ni ezberdina naiz
Victor bezala, instinto hutsa naiz
animali bat

Zuen miseria
Nire komeria

Ezin dut sortu suntsitu gabe
Ezin dut sortu suntsitu gabe

Hitzegiteak ta horrelako gauzek
ez dute balio,
ez badakizu nola konpondu
arima urratu bat

Bakardadearen lasaitasunak
alde txarrak ditu
ongizatearen ta
zentsutasunaren higadura

En tzu ten
Du zu na
En tzu ten
Du zu la

Ezin dut sortu suntsitu gabe
Ezin dut sortu suntsitu gabe