2019.09.16
Gabezia

Gabezia

  • 2012 - 2019
  • Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
  • Metala
  • Webgunea

Atzera

Atabismoa

Atzera

Oraina

Atzera

Gure garaia

Ametsa izan dela

Isiltasuna hautsi duen
garrasiak esnatu nau.
Begiak ireki ditut
eta gorriz estali zaizkit

Dena gezurhuts bat dela
ez dut ezer ikusi nahi
begiak itxiko ditut
amesten jarraitu nahi dut

Odola eskuetan
hutsa bihotzean

Kalera ateratzean
galdezka: ze bihurtu gara?
nire buruaren beldur naiz
noiz bukatuko da dena?

Buruko mina berriz,
ezin ezer ikusi
begiak itxi zaizkit
Jada ezin ezer egin
ta konturatu gabe
esna nago berriz

Amesta izan dela
pentsatu nahi dut

Beldurra ematen duen
mundura begira nago
non besteak gutxitzen
aberasten garen

Odola eskuetan
Hutsa bihotzean

Kalera ateratzean
galdezka: ze bihurtu gara?
nire buruaren beldur naiz
noiz bukatuko da dena?

Buruko mina berriz,
ezin ezer ikusi
begiak itxi zaizkit
Jada ezin ezer egin
ta konturatu gabe
esna nago berriz

Ametsa izan dela,
pentsatu nahi dut

Ereindutako gorrotoa haziko da
bakarrik geratuko gara mundu puta hontan.

Mundu puta honetan ez dut ezer ikusi nahi
Mundu puta honetan bakarrik geldituko naiz