Pilota plazako ostatu batean sortu zen Fusible. Bikote gisa hasi zen eta hirukote formatuan jarraitu zuen. Hitzen beharrik ez duen rock sikodelikoaren, krautrockaren eta punkaren arteko soinu kiribil indartsu, hipnotiko eta geldiezina jaso dute orain arteko grabazioetan.