Formatua: CD
Iraupena: 57' 07"
Argi kodea: AZ 001
Azala: Fran Lasuen, Laka
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Lagin estudioa (Beasain, Gipuzkoa); Tcha-tcha-tcha estudioa (Lisboa)**
SOINU TEKNIKARIA
Mikel Fernandez
MOLDAKETAK
Pello Irizar
LAGUNTZAILEAK
GENEROA
Folka
Fran Lasuen & Eskuadra Zarra
1996 - Aztarna
Formatua: CD
Iraupena: 57' 07"
Argi kodea: AZ 001
Azala: Fran Lasuen, Laka
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Lagin estudioa (Beasain, Gipuzkoa); Tcha-tcha-tcha estudioa (Lisboa)**
SOINU TEKNIKARIA
Mikel Fernandez
MOLDAKETAK
Pello Irizar
LAGUNTZAILEAK
GENEROA
Folka
Izukaitz taldearen sortzaileetako bat izan zen Fran Lasuen, 70eko hamarkadaren erdialdean. Ibilbide laburra izan zuen Izukaitzek, baina handia izan zen euskal folkaren berriztapenean utzitako arrastoa. Taldearekin ari zen bitartean, irakasle lanetan hasi zen, Eibarko ikastolan eta institutuan. Bi disko argitaratu ondoren Izukaitzenak egin eta gero, Oskorri taldean sartu zen Lasuen, Izukaitzen taldekide izandako Bixente Martinezekin batera. Oskorrin 1993. urtera arte aritu zen Lasuen, eta parte hartu zuen Bizkaiko taldearen diskorik arrakastatsuenetako batzuetan, abeslari, biolin jotzaile eta konpositore gisa.
Kontraesanak bizi du Lasuen, musika sortzerakoan. Iraganetik, musika tradizionaletik abiatzen da, arriskua lagun, beste eremu batzuetara eramateko. “Musika tradizionala guztiz maitagarria zait, baina betiere laborategi gisa jorratzeko. Errespetu handia diot, nondik gatozen eta zer garen adierazten duelako, baina betiere aurrera begiratzeko tresna izan behar du” (1). Eskuadra Zarra izan zen Fran Lasuenek Oskorritik atera eta gero martxan jarritako lehen proiektua. Bertan hasi zen musika tradizionalaren ikuspegi garaikidea garatzen. Fran Lasuen & Eskuadra Zarra (Aztarna, 1996) grabatzeko hainbat musikari bildu zituen: Luis Camino (perkusioak), Pello Irizar (pianoa), Alex Zabala (kontrabaxua), Ana Somokurtzio, Costa Branco (gitarra portugesa)… Kubako eta Portugalgo musikaren lehen eraginak ageri dira Lasuenen konposizioetan, hurrengo diskoetan ere nabarmenduko direnak.
1998an, David Passingham (harmonika eta ahotsa) eta Jesus Belmonte (gitarra eta ahotsa) musikariekin ostegunero elkartzen hasi zen Lasuen, musika joz ondo pasatzea beste helbururik ez zutela. Bilkura haiek Eguenetako Bandaren sorrera ekarri zuten lehenengo, eta Eguenetako kantuak diskoa (La Fabrica de Ideas, 2001) ondoren. Instrumentazio urriaren bakuntasuna aldarrikatu zuen hirukoteak, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko kantu zerrendan.
Bakarkako ibilbideaz gain, hainbat talde eta bakarlarirekin kolaboratu du Fran Lasuenek azken 30 urteotan (Kepa Junkera, Itoiz, Amaia Uranga…), Txatanuga Futz Band taldea sortu zuen eta Kubako Soneros del Changüi taldearen diskoa ekoitzi zuen. Musikan izan ezik, ikus-entzunezkoen arloan eta antzerkian ere esperientzia luzea du Lasuenek. Hainbat telebista saiotako ekoizle, gidoilari eta zuzendari izan da, Markeliñe taldearen Underground antzezlaneko musika sortu zuen, eta aktore eta musikari lana egin zuen Tanttakaren Ekaitz-txorien eskua-n. Horrez gain, instalazioa landu du (Hydrozone), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aginduz poesia, antzerkia, musika, teknologia eta zientzia batzen dituzten bi sorkuntza taularatu ditu: Gauzakiak eta gizakiak-Nanocosmos eta Energeia.
Testua: Jon Eskisabel