Zer duzu buruan ? galdetzen didate sare sozialek. Nork eta zertarako nahi du jakin?
Nori ematen diot nire bizitzaren berri?
Klik bat eta edonora zabaldu da mezua, ideiak jaso eta zabaltzeko aukera bikaina. Komunikazio azkarra baina non nahi dut eragin?
Urruti dagoena gerturatzen dit, baina ez al naiz gertukotik urruntzen ari? Sare sozial izenpean bigilantzia enpresak botereen zerbitzura. Gure bizitzaren xehetasunak saltzen .
Banakako kontrola, kontrol soziala. Libreago ginela sinetsiak, sareetan harrapatuta.
Zer ari da gertatzen? galdetzen didate sare sozialek. Baina ezin dut libre adierazi norbait dago dena zelatatzen. Adierazpen askatasuna neurtzen; ideiak ezin dituztenez garaitu debekatu eta mezulariak zigortzen.