2020.06.09
Fly Shit

Fly Shit

Atzera

1996tik bidetxurrian

Fly Shit II

Urteak aurrera doazela aspaldi esan genuen, nerabe ameslari eta inkonformista izatetik, gurasotasunera pasa gara. Zer esango dizut ba? Presaka ta korrika egunerokotasunari aurre egiteko jarraitzen dugu jirabiran, berdin dio 17 edo 40 urte eduki.
borroka zaharrek hor diraute, amets zahar batzuk baita ere . eta etorri dira berriak
Bizitza baina nola bizi? Oihukatzen genuen. Eta hori ez da izango gure azken aldarria, barneko ahotsaren bila jarraitzen dugu, bidetxurrian.
Sormena lantzen tarteka, ilusioa mantentzen dugu , utopiaren bila?
borroka zaharrek hor diraute, amets zahar batzuk baita ere. eta etorri dira berriak.
Irudipenak ditugu gure buruan. Gauza eder asko dastatzen ari garela. Eta ederrago bihurtzen dira elkarrekin badira. Hau dena ezinezkoa litzateke, zu hor egongo ez bazina. Zu hor egongo ez bazina. Ez litzateke berdina!!