Bergarako (Gipuzkoa) talde hau Euskal Herriko hardcore eszenaren beteranoenetakoa da. Hardcorea bizitzeko jarrera moduan ulertzen du taldeak, eta horrek eramaten du bere musikaren ekoizpen, komertzializazio eta zabalkundearen gaineko kontrol osoa izatera, taldeak berak dituen baliabideekin. 80ko hamarkadako hardcore taldeak ditu erreferente, baina diskoz disko jakin du bestelako influentziak bereganatzen.