Bizardunak folk-rock talde nafarraren ahaidetzat jo daiteke Fiachras. Taldekideetako bi (Haritz Artola eta Aitor Aldanondo) banda hartan ere aritu ziren, eta beste bizardun batek, IƱigo Cabezafuegok (Atom Rhumba), lagundu zien lehen diskoan. Brigada Criminal desegin ostean sortu zuten Artolak eta Aldanondok Fiachras, punk-rocka alde batera utzi eta Irlandara begira jarri ziren, hango folk malenkoniatsu eta garratza bere egiteko.