Bide zidorrak ditut gaur lagun
Zuzen hau berriz etsai dut
Ezarritako puntuekin dut
Bidai hasi eta amaitu
Distantzien artean naiz bizi
Bi pauso eman ta agertu naiz hilik
Ipar orratza ez bait dut lortu
Norantzek dute horren beldur
Bide laguna ahaztua izan dut
Zentzuek dute hori salbu
Distantzien artean naiz bizi
nire arima zintzilikaturik
Zirkulu bat ixten dut
zentzudun bihurtuz
Zirkulu bat ixten dut
zer naizen ulertuz