Hilzorian aurkitzen naiz
Gure artean genuen distantziak
Eguneko isiltasuna azken muxuetatik isuria
Gogoan daukat odol zaporea
Berunean aurkituko dut betirako zigorra
guretzat da ere askapena
Hilzorian aurkitzen naiz, nik hartu dut bidea
Inposaketarekin lortu dira amaigabeko oihu ta minak
azken kilometrotan zapalduak, lore ilunek dituzten arantzak
Hautsetan da nire gorputza
Argiaren biderantz
zuk idatzi behar duzu amaiera
Hilzorian aurkitzen naiz
erabakia nirea izan da