Berriz sentitu dut ekaitzen osteko sua
Orbain hauek ulertaraziz mezua
Trajedia kumea naiz, mundu berrian jaioa
ta orain ezingo dut benetan hartu loa
Esku hilek dute bide zuzena adierazi
eta bertan deabrua dantzan da hasi
Fidela bortxatzen dut amildegian behera botaz
baina gaur barkamena eskatzen dut
Barkamena eskatzen dut
agur esan baino lehen
Labanez moztu ditut haragizko loreak
ta izurrite gorriak bete dizkit birikiak.
Fidela bortxatzen dut sugarretara botaz
Baina gaur barkamena eskatzen dut
Barkamena eskatzen dut
agur esan baino lehen