Aho haundienak ixiltzen dik...humilena...ikusiko diau ixtantean...ztop !
- Oilhar gazte bat errege bezala bere korralean, ztop
goizero kantukan, nagusi dela orhoit'hazteko, ztop
beti berdina errepikatzen, ztop, alarma bezala, ztop
bere arma gezurra, besteak ta bera konbentzitzeko...nunbait !
- Arrano xahar bat airean, itzulika zelu gorenian, ztop
Urtsuian, Gorbeian, Ahüzkin, Ilunben...
Eguzkia bezala zelaia zaintzen, han gainetik,
borobilean haren mintzaira idazten ...ztop
- Bainan gaur egun, Oilharrak gaina hartu dik,
azpitik, bere mundu ttipitik, manatzen dik...ztop
Etsituik, Zezenak lagunduik, biak harrotuik...ztop
gure xori maitea setiatuik, kasik dago lastoztatuik...ztop
Hertsiena den ispirituak mugartzen dik....zabalena !
Gorbeia, Enboto, Itxina, Illunbe
Bainan noiz joango da huts hori gogoan?
- Denboraren errota itzultzen den bezala, gure arranoa zahartzen, akitzen ari da...
- eta lotsagarriena bahakika zer den?
- gio ta gehio, haren xitoak kukurukaz ari dira...kukurukaz bizi dira...
- hala ere, segur nuk, direla oino sendo diren arrano..bakan batzu, haien gorrrrrrrrotza oilhar ta zezen bisaietarat botatzeko prest !
Arrano hoiei so'in zazie
Haiek dira basak
Nun nahi joaiten dira