Umetan eskolan jolastorduan kalean beti
Batera banaezinak ginen
Besteekin genituen tirabiretan elkar babestuz
Elkarren zaindariak ginen.
Urte mordoa pasa da ordutik, beste leku bat beste garai bat beste errealitate bat
Baina berriro gure begiek topo egin dute oharkabean
Hotzikara batek esan dit zu zarela
Milaka bizipen milaka histori mila sentipen elkarrekin erein genituen
Igande arrats hartan “ez zaitut sekula ahaztuko” oihu artean banandu gintuzten arte
Ezagutu zaitut ezagut nauzu, zu oinez ni eserita lurrean eskua luzatuta
Zuri ez nizun dirurik eskatzen ez nizun ezer berririk eskatzen
Garai zaharretako irrifarre bat besterik ez baina
Ukatu egin didazu, bestaldera begiratu duzu
Salduta utzi nauzu, irrifarre gabe utzi nauzu