Umetako garaietan sekula ez nuen
Pentsatu hain arrunt zena hain nere nuena
Euskara deituriko hizkuntza hura
Bizitzeko modu hura galtzear zegoela
Segi! Beti! zure alea jartzen
hizkuntza dakiten haiek mantentzen dute ta
Lehen! hitza! euskal herrian euskaraz
norbere hizkuntza norbere herrian zilegi delako
Urrutiko lurretatik inposaturiko
legediei esker nahiz inguruko hizkuntzen
eragin naturalaz ohartu nahiz jada
hizkuntza hau bizimodu hau galtzear dagoela
Segi!...
Ta ta iragana ez bagara, folklore hutsa ez bagara,
Euskararen magalean euskarari esker da.
Zeozer bagara, herri bat bagara,
Euskara batuta mantentzen gaituen aria da
Ez gara oroitzapen hutsa, ez gara ilusio bat,
Ez gara amets bat, ez gara utopia bat
Errealitate gara, herri bat gara,
Ta euskara trentzatu behar dugun aria
Gure nortasuna ez galtzeko