Donostiako Buenabixta Eskolan sortutako taldeetariko bat izan zen Ezin Izan. Gaizkiñe, La Perrera eta Barrakos bezalako taldeetan ibilitako jendearekin 90eko hamarkadaren hasieran sortu zen taldea eta garai horietan haize freskua ekarri zuen gure eszenara. Eskola zaharreko punk-hardcore eta punk melodikoaren arteko nahasketa lantzen zuen.