Behin bakarrik egongo da, zure aurrean
Saiatu zara eskuekin heltzen,
baina ez zaizkio zure mugak gustatzen
Alde egin duzu, kea eskuetan, materializatuz
etereoa dena
Bidean aurkitu egin gara,
halabehar honengatik,
gurpila ez gelditzeko
Eta horregaitik bizipen irudiak
barrura doaz beti,
hitzetan doaz berriz,
Hala ere denboran ordenak aldatu zaizkit “zure ondoan”
Lehenago gosaldu eta gero lotan hasi “zure ondoan”,
bizitzen uztea baino, erail “zure ondoan”
Baina normala izanda, badakit ezin dela egin,
berdina banintz.
Denboran ordenak aldatu zaizkit.