Urre koloreko lurraldean
urrerik ez dagoen tokian
Afrikatik iparralderantz
entzuten dira garrasiak.
Gero eta gehiago dira datozenak
mundu berri baten bila.
Gero eta gehiago dira itsasoan
hiltzen direnak.
Egunak joan egunak etorri
gero eta gehiago ikusten dira.
Gaur ere telebistak esan dit
Itsasoan hamar galdu direla.
Gero eta gehiago....
Arantzadun hesietan bihotz odolustuak.
Badakite bizia arriskuan dutela, baina aurrera doaz.
Gero eta gehiago...