Txikitan galdetzen zioten nagusitan zer izan nahi zuen.
Izar bat izan nahi zuela erantzuten zuen
gitarra eskuetan eta munduari bira eman.
Dylan, adams edo Springsteen bezala.
Izar bat izan nahi zuen
Rockaren errege milioika miresle.
Izar bat izan nahi zuen
Zeruaren jabe oztoporik gabe.
Izar bat izan nahi zuen
Rockaren errege milioika miresle.
Izar bat izan nahi zuen gauean.
Gehien maite zuena egunero egiterakoan,
diruaren pisuak hartu zuen balorea.
Sexua, drogak eta rocka nahasterako orduan
zeruko izarra itzaltzen hasi zen.
Izar bat izan nahi zuen
rockaren errege milioika miresle.
Izar bat izan nahi zuen
zeruaren jabe oztoporik gabe.
Izar bat izan nahi zuen
rockaren errege milioika miresle.
Izar bat izan nahi zuen gauean.