Pasarte beltz hura berriz jaso da,
eta barkamen hitzak desegin dira.
Maitasunaren sugarra itzali egin da,
eta laztan goxo haiek bukatu dira.
Eta hor zaude, gorrotatzen, borrokatzen.
Berriz ere oihukatzen,
maitasuna gorroto bilakatu arte.
Berriz ere malkoak
odolarekin nahastu dira gaurkoan.
Eta ulertzen dut ez dela erraza.
Aurrera egitea ezinezkoa da.
Eta hor zaude, gorrotatzen, borrokatzen.
Berriz ere oihukatzen,
maitasuna gorroto bilakatu arte.
Berriz ere malkoak
Odolarekin nahastu dira gaurkoan.
Oihukatzen.