Urteak pasa ditugu ilunpean
aurrera egin nahian,
egoera berdinean
guztia herria maitatzearren,
bide bat aukeratzearren.
Eskubideak non daude?
Eta mila bide omen daude
baina zergatik ez dute gurea zein den ikusten.
Zenbat bide ote daude
askatasunaren ateak ireki dizkigutenak.
Etorkizun ederra edukiko
genuela esan zuten
baina ez dugu ikusten
eta guk azalpenak eskatzean
ez dugu erantzunik hartzen.
Beraien hitzak non daude?
Eta mila bide omen daude
baina zergatik ez dute gurea zein den ikusten.
Zenbat bide ote daude
askatasunaren ateak ireki dizkigutenak.