2008 - Baga-Biga
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2000 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1999 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1997 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1995 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1994 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1993 - Autoekoizpena
PARTAIDEAK
1992 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
Aitor Ibarra Auo-k (ahotsa), Paul Erdoziak (bateria), Jokin Erdoziak (baxua) eta Martin gitarristak osatu zuten taldea Lekeitioko gaztetxean, eta 1987ko abuztuaren 15ean eman zuten lehen kontzertua, gaztetxean bertan. Haatik, hurrengo urteetan aldaketa ugari izan ziren taldean, baina Iñigo Arrasate Iñigito eta Txarri gitarristak sartzearekin batera, sendotu egin zen Etsaiak. Gaztelaniaz eta euskaraz abesten zuen taldeak lehen urte haietan.
Lehen maketa 1991n grabatu zuten, Lorentzo Records estudioan (Berriz, Bizkaia). Grabazioa ordaintzeko dirurik ez zutenez, kamiseta batzuen truke erabili ahal izan zuten estudioa, bi egunez. Euskal Herrian autogestioaren bidez banatu zuen taldeak maketa, baina Espainian Madrilgo Potencial HC arduratu zen hura zabaltzeaz. Maketa hura CD formatuan berrargitaratu zuten urte batzuk geroago, zuzeneko beste kantu batzuekin batera, Amen izenarekin (Oihuka, 2003).
1992an, Jokin Erdoziak taldea utzi zuen, eta Josu Arrasate Artrofi-k hartu zuen haren lekua. Maketaren oihartzuna Esan Ozenki diskoetxeko arduradunengana heldu zen, eta lehen diskoa grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Maxi bat grabatzea zen hasierako asmoa, baina azkenean disko luzea bihurtu zen, bi zatitan grabatua. Beren kantuena bezalako abiadura bizia hartu zuen taldearen ibilbideak lehen diskoa kaleratu eta gero. Gaztetxe eta etxe okupatuetan hasi ziren jotzen, baina, kontzertuz kontzertu eta diskoz disko, milaka gaztek egin zuten bat taldearen doinu eta mezu bortitz eta zuzenekin. Gorakada horretan, izugarri bultzatu zituen Negu Gorriak taldeak, hainbat kontzertu hasteko gonbidatu baitzituen.
90eko hamarkada oso emankorra izan zen taldearentzat. Presoak S.O.S. (Esan Ozenki, 1994), Gerra zikina (Esan Ozenki, 1995), Bakearen guda(Esan Ozenki, 1997) eta Askatasunaren taupada (Esan Ozenki, 1999) diskoak argitaratu zituen, eta Euskal Herriko jaialdi jendetsuenetan parte hartu zuen: Egin Txotx, Egunkariaren Jaia, Euskal Herria Zuzenean, Ibilaldia,Elkartasun Eguna… Tarte horretan, zenbait aldaketa jazo ziren taldekideen artean: Keu Agirretxea (gitarra), Mikel Arakistain (baxua), Afrika Bibang (ahotsa) eta Aritz Elordieta Toki (perkusioa) sartu ziren taldean, besteak beste. Halaber, Euskal Herrian ez ezik, Mexikon ere arrakasta handia lortu zuen 80ko hamarkadako euskal punk taldeen jarraitzaileen artean (La Polla Records, Eskorbuto, RIP…). Ondorioz, hiru alditan, 1993, 1995 eta 1999an, joan zen Etsaiak Mexikora kontzertuak ematera. Kuban, Suitzan, Katalunian eta Frantzian ere aritu zen taldea. RIP taldearekin harreman berezia izan du Etsaiakek, eta haren izpirituaren ordezkotzat jo daiteke. “Antimilitar”, “Lepoan hartu“, “Mundo muerto“, “Crimen de estado” eta Arrasateko taldearen beste zenbait kantu jo eta grabatu ditu Etsaiakek.
Gipuzkoan Oiartzungo Pagoa aretoan eta Lapurdin Kanboko Gazte Topagunean grabatuko zuzeneko disko batekin itxi zuen Etsaiak taldeak 90eko hamarkada zirraragarria. Hurrengo urtean, Kaos (Metak, 2001) argitaratu zuen, baina ondoren lan erritmoa moteldu egin zuen taldeak. Proiektu paraleloak martxan jartzeko baliatu zuten taldekideek geldialdia: Auok Pin Pan Pun Band sortu zuen, Paul Erdoziak Nok taldea, Iñigo Arrasatek Txapelpunk, eta Keu Agirretxeak Fjord eta UEK.
Lehen maketa berrargitaratu ostean, 2003an, etenaldia egitea erabaki zuen taldeak. Hurrengo urteetan, une jakin batzuetan baino ez ziren elkartu, kontzertu bakan batzuk emateko, hala nola Gazte Topagunean eta Donostiako Aste Nagusian, baina 2007an berriz kantuak sortzeari ekin zioten, eta 2008an Apurtu arte (Baga Biga) kaleratu zuten, Etsaiaken azken diskoa. Aurretik, Keu Agirretxeak eta Mikel Arakistainek taldea utzi zuten, eta haien ordez Txusek hartu zuen gitarra, eta Artrofi taldera itzuli zen. Hasierako estilo eta jarrerari eutsi dio taldeak lan horretan, eta bide beretik segitzeko asmoa du.
Testua: Jon Eskisabel
2008
ABESTIAK:
Ilegal
No
Apurtu arte
Nahikoa da
Basura social
Ostika
Itsu
Hilobira (saihesbiderik ez!)
Mentes dementes
Kontrolpean
Buru karratu
Otsoa ardi larruz
Sustraiak
Ez douz ahaztuko
2003
ABESTIAK:
Zirikatu
Puta realidad
Demokrazi faltsua
Lau hormaren iluntasunean
Direkzion obligatoria
Amen
Paranoia
Gaztehila
Kapitalismoa errudun
Entre la espada y la pared
Instrumentala
Hemen gaude
Ez itxi eramaten
Demokrazi faltsua
Subversión antimilitar
2001
ABESTIAK:
Kaos
Hiritik at
Trintxerako doinuak
Labankadak
Prest
Etorkinen tragedia
Ukabila altxatuta
Heriotzeraino
Ekintza zuzena
Kaka praketan
Bedar Maria
Azken poeta
Sex sua
2000
ABESTIAK:
Presoak S.O.S.
Zirikatu
Amets gaiztoa
Direkzion obligatoria
Burrundada
Etorkizuna
Berakatza
Gerra zikina
Katei zoramena
Egunsenti berriaren bila
Elkartasuna
Amen
Mugagabe
Demokrazi faltsua
Bakearen guda
Manipulatuak
Zuzen
Iraultza + Amets zapalduak + Zaindari + Ni ta zu
Torturaren usaina
1999
ABESTIAK:
Egunsenti berriaren bila
Euskal Herrian euskaraz
Ni ta zu
Egin gara
Garrasia
Faxismoaren gerizpa
Torturaren usaina
Burrundada
Inpotentzia
Neuronen festa
Askatasun taupada
1997
ABESTIAK:
Bakearen guda
Boterearen begia
Edonon galduta
Muga gabe
Beldurra
Dantza gelditu gabe
Bagare
Gizarte gaixoa
Bizhil
Mundo muerto deskontrol
Naturartifiziala
Inkomunikabideak
ABESTIAK:
Intro mentala
Zirikatu
Amen
Amets zapalduak
Iraultza
Demokrazi faltsua
Subversión antimilitar
Ez itxi eramaten
Presoak S.O.S.
Gerra zikina
Zuzen
Sorgin
Amets gaiztoa
Txoria txori
Lepoan hartu
Destroy
Katei eta zoramena
1995
ABESTIAK:
Intro mentala
Gerra zikina
Zaindari ustelak
Zuzen
Sorgin
Txoria txori
Amets gaiztoa
Etsaiak
Oroitzapenak
Libre
Vómito, miseria y vida
Destroy
Estrella
Zoramena
1994
ABESTIAK:
Etorkizuna? (Orzaid II)
Presoak S.O.S.
Demokrazi faltsua
Lurraren indarra
R-presioa
Txoko! Ez itxi gero!
Zure jabe
Ez itxi eramaten
Gaupasan
A reventar
Gaztehila
Kataia
Subversión + Antimilitar *
1992
ABESTIAK:
Amen
Vergüenza del 92
Amets zapalduak
Manipulatuak
Erahilketa
Zirikatu
Orzaid
Iraultza
Berakatza
Bizi
Kapitalismoa errudun
Musika
Skirol
Pink Panther