Unai de la Iglesiak, Ibon Rodriguezek eta Jonan Izurietak sortu zuten Eten. Izurietak 2002an utzi zuen taldea, eta haren tokia Sendoa Mirandak bete zuen 2005. urtera arte. Geroztik, biko taldea da. Inprobisazioak urterik urte pisua irabazi du Etenen konposizioetan. Lau disko grabatu ditu orain arte, eta Audience taldearekin eta Mursegorekin. Ibon Rodriguezek Xabier Montoiarekin eta Borbor, Mannett eta Le Noise taldeetan aritzen edo aritu da, beste hainbat proiekturen artean.