LAINOA, LAINOA, LAINOA.
Hotza, ahotsak eta heriotza izuen urmaelan barrena. ortzadarra hezurdura bat da zerua ta lurraren artean. Hitza, giltzak eta bizitza itsas hondora jaurti nituen, eta orain ez nuke itzuli nahi ez dut nahi ez dut nahi.
LAINOA, LAINOA, LAINOA.
Izotzaren hirián bizi nintzen bidegurutze baten erdian. Iraganetik íhes egiten arnastea ahaztu zitzaidan.
Bihar bizirik jeikiko gara? Zaila da bizitza bizitzea. Bihar bizirik jeikiko gara? erreza da heriotza hiltzea.
LAINOA, LAINOA, LAINOA.
Hostoak eta ametsak erortzen. Hitzak eta olatuak astintzen. Labarrak ta labanak hondatzen. Ilargia itsasoan itotzen.