Maleta egiterakoan bukatu dut segidan. Ortzi-muga amesten duenak gauza asko ez du behar. Uki nezake goxo-goxo eskuarekin ezereza, leihatilak jaitsita ondo joaten da. Nire ondoan zaude oinutsik lautadara begira. Betaurreko ilunak dituzu, kantu bat ezpainetan. Azken garaian izandako zalantzen idazkiak haizearekin dantzan dira, dantzan. Gasolineran lapurtu dut posta-txartel itsusi bat, elkarri idatziko ez diogun eskutitza izango da. Ziurrenik bukatuko dugu hasierako puntuan, munduari buelta bat eman ostean.