Arratiako (Bizkaia) bost gazte hauek 70. hamarkadako rock&rollaren urrezko sasoi hartara jotzen dute eta orduko taldeak dituzte gidari. Bizitzaz eta heriotzaz, amodioaz eta gorrotoaz… mintzo dira gordin eta lotsa barik; izan ere, eurek esaten dutenez, infernuaren eta zeruaren bitarteko zubia uste baino laburragoa da. Lehen maketarekin, EH Sona lehiaketa eta Banden Lehia irabazi zituen 2013n. Azken sari horri esker, 2014n BBK Live jaialdian jo zuen.