Lanbroak estali dizkigu begiak,
maite ditut maite gure bazterrak,
taberna zulo narrasenak,
ilunpetako bakardadez gainezka
izkutatzen dizkidanean.
Gauari hozka egiten desagertu gara
beste behin ere hiri honetan.
Sugeak, arratoiak eta putreak
haragi merke gazte gose.
Kale kantoi gris desolatuetan
bizirauten, ikasten behintzat, saiatzen goaz.
Rockalendarioan labur gelditu da
beste behin ere gaztaroa.
GAUR GAUZA MIRESGARRI DEUS
BAZTERRETAN BILATU ARREN
AURKITU NAHI ZINTUZKET
NIRE OHE BARRUA BEROTZEN
GALTZEN EZ BANAIZ BESTE NORBAITEKIN
ETXERA BIDEAN
Zu, ni ta nor gehiago?
Honezkero itota nago.
Nire onena agortu da,
zurea gordeta beste batentzako.
Damutzen edo damutuko?
Ez naiz beldur baino ez naiz fio,
gezur usaia daukazulako.
Gauari hozka egiten desagertu gara
beste behin ere hiri honetan.
GAUR GAUZA MIRESGARRI DEUS
BAZTERRETAN BILATU ARREN
AURKITU NAHI ZINTUZKET
NIRE OHE BARRUA BEROTZEN
GALTZEN EZ BANAIZ BESTE NORBAITEKIN
ETXERA BIDEAN