Itolarri ta bakarrik sentitzen naiz marra zuriz margoturiko gauetan.
Gauza gutxi ta bakarrik sentitzen naiz, zabalegi hiru hankadun ohean.
Berba jario kontrol ezinak garesti ordaintzen dira,
zalantzak ahulezia seinale.
Bereizten ikasi behar da, hortxe dago koska,
non irribarre egin, non inoiz ez esan negar egin duzunik.
Negar, negar, non inoiz ez esan negar egin duzunik.
Itolarri ta bakarrik sentitzen naiz mozkorturiko asteburuetan.
Busti busti baina bakarrik sentitzen naiz, zabalegi maindire artean.
Zailtasunik bat ere gabe atera jatez begiak zuloetatik,
gorritu dira, zapaldu egin dituzte.
Total, aspaldian utzi zioten begiratzeari
zure zilborrari, non inoiz ez esan negar egin duzunik.
Negar, negar, non inoiz ez esan negar egin duzunik.
Urteak dira negarrik egiten ez dudala,
Urteak baita barrerik egiten ez dakidala.
Kareta bat naiz lepotik gora.
Pose behartu bat, artifizio bat, lepotik behera.
Negar, negar, non inoiz ez esan negar egin duzunik.