Auzi baten albo banatan tiraka amoranteak engainu baten orbana zenbat luzatu daiteken gabiltz,
normala bihurtu den jokabideak du erregulatzen nork nori zor dion gehiago kontra egiten, bai!
Asko pentsatu gabe salto egin genuen eta orain aspaldi sikatutako putzu baten sakonean dago gurea, eta zer.
Berandutu da, ariketa sinple baten aurrean gaude,
ondoan behar zaitut zuk ni behar nauzun beste.
Hartu emango dizudana
bihar zer datorren ez dakigu ta,
hartu nire bihotzera giltza,
zabalik ixtea posible da.
Gurutzilkatuta daukat arima, disimuluan penak,
ostondu alderdi ezezagunak.
Sekretu debekatuenen artean, esan ezin diren egiekin
ilunetan gaude elkarrekin.
Besarkatuta, belarria bularrean jarri,
taupadek zalantzari behingoz bionak direna erakutsi.
Deabrua sekula santan ahaztu gabe gehiagotan agertu daitekelakoan.
Hartu emango dizudana
bihar zer datorren ez dakigu ta,
hartu nire bihotzera giltza,
zabalik ixtea posible da.