Erronkak taldea 2020ko apirilean sortu zuten Nafarroako Deierriko Allotz herrian Txari Eletak (gitarra eta ahotsa), Iñaki Barrenak (baxua eta koruak) eta Ibon Irigoienek (bateria eta perkusioa). Beste proiektu batzuetan ibili ondoren, herrian bertan elkartzea erabaki zuten musikarekin jolasteko eta gozatzeko, eta inguruko beste musikazale eta artistekin aritzeko asmoz.