Biluzik eta buruz behera aurkitzen naiz berriz
ume jaio berri bat banintz bezala
Ikasitako guztiak zentzurik ez balu bezala
harriduraz guztiari begira
Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil
hemen oreka eutsi ezinik
Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz
ahaztu ezin gabe
Kontrako norantza daramat bizipenen errepidean
zerbaitek esaten dit ez naizela bakarra
Ibiltzen ez bada biderik ez dela aspaldi ikasi nuen
baina mugitu ote naiz inoiz lekurik?
Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil
hemen oreka eutsi ezinik
Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz
ahaztu ezin gabe
Utopia eta ametsak, umekeriak, hor al zaude?
Zahartzearekin oinak lurreratu eta hor al zaude?
galdutakoa non geratu ote da?
Soka honen gainean nola ibili ikasten saiatzen nabil
hemen oreka eutsi ezinik
Hanka azpian dudan amildegiaren garaieraz
ahaztu ezin gabe
Soka honen gainean ibiltzen saiatzen nabil berriz
Erortzen etengabe lotzen nauen sokatik askatzeko