Neska ez da inoren beldur jada behin betiko askatu egin da
Neska printze urdinaren, ipuina txikitu egin du ere
Neskak ez du zure onarpenik bere eskubideak eskuratzeko
Ez da inoiz izango zure apaingarria
Hemen nago atzerarik ez ta zu ere aurreratu zaitez
aurre egiten ta borrokatzen sekula ere amorerik eman gabe
lana badago egiteke baina guztion indarrak elkartuz
lortuko dugu bidezko etorkizun bat
Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako
Badakizu neskaren borroka ere nirea dela
Neskak ez du perfektua izan nahi, moda ez da bere lehentasuna
Neska aspertu egin da beti usain goxoa izateaz
Ez dut gehiago onartuko, irudiaren diktadura
Ez naiz inoiz izango inolaz zure panpin(a) isila
Erlijioen inposaketa, gobernuen begiak beste leku batean
Diruaren indarkeria, kulturaren konplizitatea
Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako
Badakizu neskaren borroka ere nirea dela
Neska nire laguna da, nire bikotea edo geltokiko ezezagun hura
Neska miresten dudan heroia eta gorroto dudan arerio latzena
Azken batean pertsona soil bat da azken batean gizabanako bat da
Nire moduko giza inperfektua, hori guztia da neska, edo ezer agian
Baina ez ditu nire bezain besteko aukerak
Ezta nire askatasun maila berbera
Biolentzia guztiak paraitzen ditu egunero
Lanean etxean eta edozein kaletan
Aukera eta eskubide berdintasuna erabakitze eta sexu askatasuna
Hoiek izango dira negoziatuko ez ditugun minimoak
Ezin dugu isilik jarraitu
Bere ordua, gure ordua aspaldi heldu zelako
Badakizu neskaren borroka ere nirea dela
Nirea da, zurea den bezela
Gurea da