Dirudienez ustel guzti hauen
menpean egongo gara
eta auskalo noiz arte irauten duen
Ugazabek erabaki zuten
gure etorkizunaren giltza hartu
eta amildegitik bota
Hitzik gabe gaude gaur ere
ezer erabaki ezinik
Ihesbideak moztu dizkigute
putreen artean kondenatuta gaude
Berriro ere gure arrakasten
balioa gutxietsi dugu
bidegabeko legeei men eginez
Galtzaileen papera hartu dugu
borrokarik eman gabe eta
hau da gaur daukaguna
Hitzik gabe gaude gaur ere
ezer erabaki ezinik
Ihesbideak moztu dizkigute
putreeen artean kondenatuta gaude
Amnistia fiskalaren kriminalek
gure lan baldintzak
beraien neurrira moldatzen
Beraien txakurren mozalak
gure ahoetan jarri zizkiguten ordainez
Ez gaude lurpean, garaiz gaude oraindik
Ez gaude lurpean, zorroztu letaginak
Zorroztu letaginak!