Berriro ere galdera berdina egiten didazu.
Gaizki nagoenean bakarrik bilatzen zaitudala badakit.
Barkaidazu, baina pozik banaiz ez dut zure beharrik.
Gozatzen nagoen uneetan,
gozamenerako ez ezik,
ez dut, ez dut denborarik.
Ez galdetu berriz...
Zergatiaren jabe izatea beharko nuke.
Badakit nire irrikak ere nahiko zenituzkela ezagutu,
nire pozak konpartitu eta agian ospatu.
Orain ez zaitut behar.
Badakizu ezpain gozo hoiekin,
lehian zabiltzan momentuan
edo lagun beso batek inguratzen zaituenean,
mundua, komunetik behera doala jakiteak ere
axola ez dizun horietan, ez dut zure beharrik.
(Julen G.)