Unibertsoan, zeru mugagabean
bilatzen dut zure arrastoa,
aurkituko zaitut.
Ingurura begiratu eta espazioaren
handitasunean galdu zara.
Baina ez, ezin amore emanÖ
Urruntasuna hitz ezkorrekin nahastu egin da
eta zu nire ondoan behar zaitut, auzi guztiak
erraz gainditzeko. Behar zaitut.
Espetxe erraldoi honetan ez dut inola sinisten,
irensten gaituzten infinito ilunetan.
Ikusmina, non galdu ote zara?
Erantzun bat, besterik ez!
Zu agian, azalduko zaraÖ
Usteak gerturatu, patuak betiko elkartuz
unibertso mugatuan.
Bide ezberdinak eraikiz, ikuspegiak batuz,
behar zaitut.
(Eneko M.)