Urrun diren lekuetan noraezean.
Olatuen itxura ezberdinak oroitzen,
errealitateak iluntasunera
behartzen nauen bitartean.
Irtenbide ilunena aukeratzen.
Oztopoen mundu lokaztuan murgiltzen,
nire eskubideak eta erabakiak
lurpean gelditu egin ote dira?
Izen bat besterik ez naiz,
nahitaezkoa den momentuaren zain.
Hutsune bat.
Beldur guztien gainetik duintasuna.
Itzalaren zain egon beharrean,
nahiko nuke betirako desagertzea.
Hasiera eta amaiera bat du denak
eta hau da nire momentua.
Izanak gorpuen barnean geratzen dira.
Zoriontasuna eguneroko kontua
besterik ez da,
nahitaezkoa den momentuaren zain.
Hutsune bat,
beldur guztien gainetik duintasuna.
Izanak gorpuen barnean geratzen dira.
Zoriontasuna eguneroko kontua.
(Eneko M.)