Gaur goibel egundu du, euria leihoaren kontraĆ
Badakit, ez duzu nahi altxatzerik.
Badakit, ez duzula indarrik.
Egunerokoa beti berdin behin eta berriz
ta biharrak ere ez du, itxura hoberik tamalez.
Mirari bat itxoiten bizi zaitezen nahi bait dute.
Gehiegi nahi duzula dirudi.
Gehiegi ez duzula merezi
esaten dizute zure jabe diren haiek.
Eta dena grises nahi dute, itxaropena erailtzen.
Koloreen patentea pribatizatu dute.
Argazkia txuribeltzez erakutsi arren,
ezin duzu ahaztu ez dela gardena
zainen barrena darabilkizun erregaia.
Egunsentia ezin da ilegalizatu.
Airean mugak jartzea alferrikakoa da.
Itsasoa ezingo dute idortu.
Behingoz esnatu dezagun
iraultza jarrera gure bihotzetan,
aurre egin diezaiegun,
gure esku dagola ez ahaztu!
(Julen G.)