Ongi etorri gure club berezira,
sentitzen dugu baina ezin zaitugu onartu.
Hala ere ez larritu, ez gara munstroak,
gurtu gaitzakezu eta gure soberekin amestu.
Esku lan merkea eta obedientea behar dute
ondarea handitzeko.
Ahaztu gabe, nola ez, beraien produktuak
erosiko dituen artaldea.
Guk eraikitako sistema honetan,
lepoko ezberdinak bozka ditzakezu eta
guk makurtuta edo isilean,
bizitzeko eskubidea bermatuko dizugu, lasai.
Krisiaren biktima zara,
guk ez dugu zereginik.
Erreskatatu gaitzazu,
guk sortutako hondamenditik.
Hiritar ezjakin eta isilak behar dituzte
nahi dutena egiteko.
Ahaztu gabe nola ez beraien legeak
gurtuko dituzten demokratak.
Elitearen esklabuak gara
eta beraien sostengua.
Eta ondorioz nola ez beraien jauregiak
behin betiko erauziko ditugu!
(Julen G.)