Gipuzkoan eman zituen kontzertu gehienak Erlak bikoteak. Ehun inguru egin zituen lehen urtebetean, horietako lauzpabost Bizkaian, eta bakan batzuk Ipar Euskal Herrian. Musika “modernua eta gaurkoa” egin nahi zuten, “antziƱako musika, garai baterako izan arren, ez genuke nai lengo moldeetan gelditu”, zioten elkarrizketa batean (1).
Atzerriko kanta famatuenak euskaraz abesten hasi ziren, beste kantari garaikide askok egin zuten bezala, baina gero kantu propioak sortzen hasi ziren, Jose Angel Legorbururen laguntzaz. Hain zuzen, Legorburuk sortu zuen Erlak bikotearen kantu ezagunenaren doinua, “Kennedy“. Hitzak, berriz, Imanol Urbieta zarauztarrak idatzi zituen. Kantuak arrakasta handia izan zuen, eta hainbat urte geroago Negu Gorriak taldeak haren zati bat erabili zuen “J.F.K.” abestian, Erlak-en kantuaren berri emanez ezagutzen ez zuten belaunaldi gazteei.
Ile txuri beti hotz
amonatxo bargarri motz
baztertuta heriotz
amonatxo hilobaren poz.
Sudur txiki bat aho huts
argizaiezko aurpegi lehun
mantal garbi bat motadun
amonatxo malkoaren lagun.
Ile txuri...
Ez du ikusten askorik
bainan ugari egiten du hitz
esango nuke beti nik
ni itsaso bera haitz.
Ile txuri...